Euskaldunen bizitzak axola du

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 17a, 08:21

Bederatzi lagun epaituko dituzte maiatzean, Ekineko kide izatea leporatuta; Basque Lives Matter kanpaina abiatu dute, epaiketa politikoa dela salatzeko.

Amerikako Estatu Batuetan erabili zuten Basque Lives Matter (Beltzen bizitzak axola du) leloa, 2013an, beltzek pairatzen zuten indarkeriaren aurrean oldartzeko. Mugimendu hori izan dute inspirazio iturri, hain justu, maiatzaren 17an epaituko dituzten bederatzi euskal herritarrek ere -Urko Aierbe, Joxe Aldasoro, Aniaiz Ariznabarreta, Sandra Barrenetxea, Erika Bilbao, Eneko Compains, Ugaitz Elizaran, Egoitz Garmendia eta Roxika Iriarte-.

"Beraien hitza hizpide, guk Basque Lives Matter oihukatu nahi dugu, giza eskubideez gozatzen ez duten bizitzek, Euskal Herrian hain zuzen, axola dutela uste dugulako". Horra bederatziek kanpaina aurkezteko esandakoak.

Hala azaldu dute, bai eta 2010. urtean atxilotutakoan, torturatu egin zituztela ere. Horregatik, dei egin dute giza eskubideak errespetatzeko eta epaiketa politikoekin bukatzeko. Izan ere, bederatzi eta hamabost urte bitarteko kartzela zigorrak ezarri nahi dizkiete.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!