Pertsona guztiek tratu berbera lortzeko eskaera, larunbatean

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 16a, 13:05

Inor ez dela ilegala aldarrikatuko dute aste honetan antolatu dituzten ekimenetan. Larunbatean manifestazioa eginen dute Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan.

Arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako eguna izanen da martxoaren 21a. Oraindik desberdinen aurrean, aniztasunaren aitzinean, pertsona guztiek tratu berbera lortzeko bidea luzea da. Hala ohartarazi du Eskubideak eta Paperak denontzat plataformak.

Urrunera joan gabe, Nafarroan giza eskubideak urratzen dira egun. Atzerritarrei desberdin tratatzen zaie, besteak beste, atzerritarren legea oraindik abian dela kontuan hartuta. Etxebizitzarako sarbidea,lan esparrura edota erakundeetara zailagoa da atzerritarra bazara. Larrialdi zerbitzuetan oraindik ere fakturatu egiten zaie eskainitako arreta.Salaketak gutxitu egin dira, ez urraketa gutxiago jasan dutelako, diskriminazioa normalizatzera jo delako.

Nafarroan 57.000 atzerritar bizi dira. Horien artean, 1.500 modu irregularrean daude hemen. Hori hala, inor ez dela ilegala aldarrikatuko dute aste honetan antolatu dituzten ekimenetan.

Nafarroako errealitatea islatu dute zenbait datuk, baina, fokoa zabalduta errefuxiatuen krisian jarri dute soa. Diote, Giza Eskubideen Karta ez dela betetzen ari salatu dute. Arlo teorikoa, arlo praktikora ez dela pasatzen alegia.Salatzera, exijitzera eta aniztasuna ospatzera irtengo dira kalera larunbatean. Eguerdiko 12etan manifestazioa eginen dute Gazteluko plazatik abiatuta.

Ekimen ugari aste honetan

Egunotarako zenbait ekimen antolatu dituzte Oroimenez eta ahanzturaz goiburuarekin. Gaur bertan, La puerta azul dokumentala emanen dute arratsaldeko zazpi terdietan Zabaldin. Bihar, Ijito herria eta memoria historikoa hitzaldia emanen dute Sabicas etxean. Etzi, emakumearen egoera aztertuko dute Txoko feministan eta igandean, Invisibles antzezlana eskainiko dute zabaldin.

  • Martxoak 16, asteazkena: La puerta azul dokumentala. 19:30ean Zabaldin
  • Martxoak 17, osteguna: Ijito herria eta memoria historikoa hitzalda eta bideo-proiekzioa. Sabicas etxean 19:00etan.
  • Martxoak 18, ostirala: Un derecho estatico para unas mujeres en movimiento. Asilo por motivos de genero y orientacion sexual, hitzaldia 19:30ean Txoko Feministan.
  • Martxoak 20, igandea: Invisibles antzezlana 18:00etan Zabaldin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!