Telefono eta internet konpainiekin zerikusia dute herritarren kexek

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 16a

Krisi ekonomikoaren hasieratik kontsumitzaileek gehiago erreparatzen dute produktuen prezioetan eta erosketak planifikatuagoak dituzte.

Arduratsuago. Modu horretan jokatzen dute Nafarroako bizilagunek erosketak egiterakoan. Krisia lehertu zenetik, aldaketa izan da erosketa-jarreretan. Hala, prezioak gehiago konparatzen dituzte, erosketak planifikatuagoak izaten dituzte eta beharrezkoak ez diren produktuak ez erostera jo dute. Hala ere, ohiko zerbitzuetako kontratuak ulergaitzak dira %27rentzat. Iratxe kontsumitzaile taldek argitara eman ditu datu horiek. 100.000 nafarrek jarri zuten iaz kexaren  bat. Horien artean hirutik batek telefono konpainiarekin edo internetekin arazoak izan zituelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!