108.022 gaixo kronikok arreta integrala jasoko dute

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 16a

Fernando Domingez Osasun Kontseilaria.

Osasun Plana abian da jada. Aurreikusitako 123 estrategien artean dago gaixo kronikoena. Guztira abian dira 81 egintza.

Gaixo kronikoei arreta integrala eskaintzen zaie Nafarroan. Osasun Plana abian da eta estrategien artean eritasun kronikoak dituztenei arreta berezia ematea izanen da. Guztira 123 ekimen berri barnebiltzen ditu Osasun Planak. Horietatik 81 martxan dira jada.

Fernando Dominguez Osasun Kontseilariak azalpenak eman ditu parlamentuko batzordean. Esan du, estrategien artean gaixo kronikoak sartzea ezinbestekoa dela, dagoeneko emaitza positiboak eman dituelako arreta berezi hori jaso dutenen artean. Iruñeko Donibane auzoko osasun etxean, Lizarran, Tafallan, Tuteran eta Ultzaman da abian gaixo kronikoei arreta integrala emateko plana. Izan ere, Nafarroan 108.022 pertsona daude halako eritasunen batekin. Horietatik gehienak eritasun arina dute, %71, beste %18 gaixotasun moderatua dute eta beste %11 eritasun larria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!