Ezkabako 'botilen hilerrian' lurperatutakoen senideak bilatzeko eskatu du Ezkerrak

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 15a, 13:29
Argazkia: Botiletan sartzen zituzten lurperatutakoen izenak.

Espainiako Defentsa Sailari  frankismo garaian bertan eraildakoen familiak "sistematikoki" bilatzeko galdegin dio. Halaber, azpiegiturarekin zer egin erabakiko duen mahaia sortzea nahi du.

"Ia 6.000 lagun pasa ziren espetxetik, eta 800 erail zituzten edota gaitzen bat medio hil ziren". Datuak ipini ditu mahai gainean Ezkerrak. Horregatik, eta kontuan izanda Defentsa Ministerioaren eskumena dela, urratsak emateko esan dio.

85 familia daude Ezkaban eraildako haien senideen berri jakiteko esperoan, Batzarreko kide Joseba Ezeolazak esan duenez.

Gainera, 'botilen hilerrian' 131 lurperatu daudela uste du alderdiak, eta, horregatik, tokia "duina" izan dadin, eraildakoen izen abizenak jasoko dituen plaka ipintzea nahi du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!