Errefuxiatuei mugak zabaltzeko eta Nafarroak "gutxienez" 300 hartzeko exijitu du Iruñeak

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 15a, 13:00
Argazkia: Errefuxiatuak Idomeniko kanpamentuan.

Herritarren Aferetarako Batzordeak adierazpen bat onartu berri du, mugak irekitzea eskatzeaz gain, Idomenirako laguntza galdegiteko, bai eta EBren eta Turkiaren akordioa gaitzesteko ere.

Halaber, Europara iritsi direnak ez botatzeko aldarrikatu dute; nazioarteko asilo legedia bete dadin da xedea.

Ildo berean, Atzerritarren Legea bertan behera utzi behar da, Batzordearen irudiko, eta pertsonen mugikortasunerako eskubidea babestu. Oroitarazi dute Nafarroak 300 errefuxiatu jasotzeko konpromisoa hartu zuela, baina ez duela bete, eta horri eutsi beharko liokeelakoan daude.

Amaitzeko, Europak eta Turkiak izenpeturiko akordioa bertan behera utzi nahi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!