Kukutxeztul 92 kasu izan dira 2015ean; 2014an 34

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 15a, 08:44

Ezerezean geratzen den gaixotasuna da baina arazoak sor ditzake bularreko haurrengan.

Bakteria batek sortzen du gaixotasuna eta eztul fuertea eragiten du. Kukutxeztula haurrengan ematen da gehien bat. Azken urtean kasu gehiago antzeman dira Nafarroan. 2015ean 92 kasu izan dira, 2014an 34 izan ziren. Hazkundea adituen ustez, epidemia batekin dago lotuta. Horrez gain, baliabide tekniko berriek diagnostikoa errazteak ere sortu du kasu gehiago identifikatzea kukutxeztul gisan.

Urtebete baino gutxiago zuten haurren artean 12 kasu izan ziren. Horietatik 8 umek ez zuten txertorik hartu edo amaitu gabe zuten txerto tratamendua. 17 kasu izan ziren 1 eta 4 urteko haurren artean eta 31 izan ziren 5 eta 15 urte artekoak. Gainerakoak 15 urtetik gorako gazteek izan zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!