Nafarroako lehendakaria eta Iruñeko alkatea lehen aldiz Angel Berruetaren omenaldian

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 14a, 13:11
Uxue Barkos eta Mari Carmen Mañas Amgel Berrueta zenaren emaztea. Arg: ahotsa.info

2004ko martxoaren 13an hil zuten Espainiako polizia batek eta haren semeak, tiroz, lanean ari zela. Erakundeetako ordezkariekin batera ehunka lagunek babesa eman zieten Berruetan zenaren senideei.

Hamabi urteren ondoren lehen aldiz Nafarroako erakundeetako ordezkariak izan dira: Nafarroako lehendakari Uxue Barkos eta Iruñeko alkate Joseba Asiron izan ziren atzoko omenaldian. 2004ko martxoaren 13an tirol akabatu zuen Espainiako polizia batek Angel Berrueta Donibane auzoko okina. 2004ko martxoaren 11an, Atochako atentatuak gertatu eta bi egunera, atentatuen egilea ETA zela esaten zuen kartel bat bere dendan ez jartzeagatik hil zuten.

Angel Gogoan plataformak eskerrak eman dizkie udalari eta gobernuari, Berrueta izaera politikoko bitkimatzat jotzeagatik. Mari Carmen Mañas Berruetaren alargunak hartu zuen hitza omenaldian. Barkosen gobernuari eskatu dio biktimen memoriaren eta erreparazioaren alde lan egin dezala, "salbuespenik gabe". Hark ere eskerrak eman dizkie "urtetako ahanzturaren ostean" omenaldira joan diren agintariei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!