Billabesa gehiago edukiko ditu Alde Zaharrak

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 11a, 08:18
Argazkia: Billabesa, Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Armadaren etorbidean geltokia duten ibilgailuak Sarasate pasealekuan geratzea aztertzen ari da mankomunitatea.

Oinezkoaren aldeko apustua egin nahi dute Iruñeko Udalak eta mankomunitateak. 2017ra begira ari dira. Hemendik urtebetera billabesak Alde Zaharrera gerturatzea dute xede. Formula: Armadaren etorbideraino iristen diren autobusak Sarasate pasealekuan geratzea.

Iruñeko erdigunea oinezkoentzat egokitzeko planaren parte da neurria. "Mugikortasun jasangarria sustatzea". Horra udalbatzaren helburua.

Horretarako, billabesen ibilbideak aldatzeaz ez ezik, autoen joan-etorria geldiarazi eta oinezkoak jarriko dituzte erdigunean. Halaber, Alde Zaharra eta Zabalgunea batuko dituen korrika egiteko "gune berdea" zabaldu nahi dute, Takonera, Gaztelu gibela eta Ziudadela elkartuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!