Alde Zaharreko bizilagunei Iruñeko zenbait gune oinezkoentzat egokitzeko plana aurkeztu diete

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 13a, 10:03
Argazkia: Udaltzain bat egitasmoa bizilagunei azaltzen. Iruñeko Udala

Iruñeko Udalak hainbat gune oinezkoentzat soilik utzi nahi ditu, esaterako, Sarasate pasealekua, Baluarte plaza eta basotxoa.

"Mugikortasun jasangarria sustatzea". Horra udalbatzaren helburua. Horretarako, autoen joan-etorria geldiarazi eta oinezkoak jarriko dituzte erdigunean. Hori da, hain zuzen, Alde Zaharreko bizilagunei saio batean azaldutakoa. Izan ere, auzoz auzo egitasmoaren berri ematen ari dira.

Alde Zaharrean soilik bertakoen ibilgailuak sartu ahalko dira, larrialdietarako autoak eta hoteletan geratzen direnenak.

Halaber, Alde Zaharra eta Zabalgunea batuko dituen korrika egiteko "gune berdea" zabaldu nahi dute, Takonera, Gaztelu gibela eta Ziudadela elkartuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!