Celestino: “Iruñerriko airean dabilen energia berriak bultzatzen du gure musika”

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 8a

Broken Brothers taldeak Ildoa landuz diskoa plazaratu berri du, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik.

Brass band iruindarrak zortzi kantuko lana bildu ditu haren hirugarren diskoan, festa giroa eta mezu politikoak uztartuz.

Ion Celestino taldeko tronpeta-jotzaile eta abeslariari elkarrizketa egin diogu Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan. Artista iruindarraren esanetan, “gure inguruko kaleetan eta jendearen artean dagoen giro on horrek eragin handia izan du lan honetan”.

Musikari dagokionez, New Orleans bazterrean utzi gabe, bide berriak egiteko asmoa dutela azaldu digu Ion Celestinok: “Horregatik diogu ildoa landu nahi dugula, gure bide propioa egin, estilo ezberdinak nahasiz eta gure ingurura ongi errotuz".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!