Gune belikoak memoria eta elkarbizitzarako gune bilakatuko ditu Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 1a, 13:22

Ana Ollo eta Alvaro Baraibarrek aurkeztu dute proiektua.

Memoria eta elkarbizitzarako gune bilakatu nahi dituzte Nafarroako eskenatoki belikoak. Horretarako abian jarriko du Gobernuak MEMSITE 1936-2016 proiektua Europako zenbait herrialderekin batera.

Memoria eta elkarbizitzarako gune bilakatu nahi dituzte Nafarroako eskenatoki belikoak. Horretarako abian jarriko du Nafarroako Gobernuak MEMSITE 1936-2016 proiektua. Esperientziak izanen dira abiapuntua. Gerra Zibileko, Bigarren Mundu Gerrako eta Balkanetako Gerrako testigantzak baliagarri izanen dira errespetuan, bakean eta giza eskubideetan oinarritutako baloreetan jarduteko.

Nafarroarekin batera, Espainiako, Alemaniako, bosniako eta Frantziako espererientziak izanen dira nagusi proiektu horretan.

Memoria bizia eta aktibo mantentzeko lana izanen dela nabarmendu du Bake eta Elkarbizitzako zuzendari Alvaro Baraibarrek. Hala, Nafarroan fokoa Sartagudako Memoriaren Parkean jarri du. Baina baita, Erorien Monumentuan edo Ezkabako Gotorlekua ere. Horietan memoria historikoa nola landu daitekeen aztertzeko baliatuko dute MEMSITE proiektua.

Europa mailako esperientziak konpartitzeko aukera izanen da egitasmo horren bidez eta hala, Nafarroak proiektu propioak jarriko ditu martxan abiapuntu hori aintzat hartuta. Hausnarketarako bide emanen du, gizarte bidezkoagoak sortzeko aukera eta Europan memoria historikoa garatzeko politikak egiteko neurriak planteatuko dira.

Memoria eta elkarbizitza, ardatz

Irailean jarriko da martxan MEMSITE eta urtebetez ariko dira lanean. Haurnarketarako eta parte hartzerako jardunaldiak antolatuko dituzte, horietatik lau Nafarroan izanen dira eta gainerakoak beste herrialdeetan. Horrez gain, urte osoan erakusketak, dokumentalen proiekzioak eta bisita gidatuak izanen dira. Elkarlana ere sustatuko du MEMSITEk: gizarte eragileekin, unibertsitateekin eta oro har herritarrekin eginen baitu lan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!