Nafarroako gaurkotasun politikoaz hitz egin dugu kazetarien solasaldian, Berriako Joxerra Senar eta Garako Martxelo Diazekin. Leire Urbeltz ilustratzaile iruindarraren azken lanak ikusgai dira Ziudadelan. Erakusketa honetan emakume nekazari errumaniarren erretratuak margotu ditu. Iaz egon zen Errumanian artista gaztea eta ikusitakoa irudietara ekarri du. Leire Urbeltz Irrintzi Dorrean izan dugu. Gizarte zerbitzuetan langile gehiago behar dira. Zaharren, adin txikikoen eta ezinduen arreta duintasunez eman ahal izateko zaintzaile gehiagoren beharra aldarrikatzen ari dira egunotan. LAB sindikatuko kide Unai Garziak xehetasunak. Iritziaren tartean Aingeru Epaltza. Saioari errematea Gorka Bereziartua kazetariak eman dio.