PSNk helegitea aurkeztuko du Belokiren istripuaren auzian, "gardentasun faltarengatik"

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 26a

Argazkia: Maite Esoprrin PSNko kidea. / navarra.es

Otamendi epaileak artxibatu egin du, baina Maite Esporrin sozialistak kritikatu du harrapaketako "bideoak eta txostenak" ezin izan dituela ikusi.

"Gasdentasuna eta informazio falta" egon da, PSNren irudiko, Maider Beloki kultura zinegotziak bi adindu autoarekin atzeraka ari zela harrapatu ostean.

"Grabatutako irudiak ikustea eta salaketa zein atestatua ikustea eragotzi digute", salatu dute.

Mesede tratua egon ote den ezin izan dutela aztertu kritikatu du Esporrinek, eta iradoki du egon egon zela. "Ustezko mesede tratua existitzen da, ez ziotelako etilometria egin, gisa horretako kasuetan zaurituak daudenean egiten den bezala"

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!