Gaixotasun arraroen elkarteak 'kasuen kudeatzaile' figura aldarrikatu du

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 26a

aRGAZKIA: Gerna elkarteko zenbait kide. / Gerna Elkartea

Eritasun arraroren bat dutenentzako Osoko Plana gauzatzeko eskatu du Gaixotasun Arraroen Elkarteak (Gerna); 38.000 lagunek daukate gaitz arraroren bat Nafarroan.

Familiei osasun laguntza eta orientazioa emanen dien kasuen kudeatzaile bat izatea. Horra Gernaren aldarria, osasun sistemaren barruan espezializazioaren bideen berri izanen duen norbait egotea.

Era horretan, kontsultak "hobe" koordinatuko dira, espezialistek "aniztasunetik" eginen dute lan tratamenduetan, eta frogak, egin beharreko ibilbideak eta beste ongi azalduta egonen dira.

Egun, 170 erabiltzaile dauzka elkarteak eta 112 eritasun ezberdin dauzkate. Dena dela, orotara, 38.000 dira Nafarroan gutxi ikertutako gaitzen bat duten lagunak.

Kritiko azaldu dira elkarteko kideak, izan ere, haien inguruko erabakiak, "haiekin kontatu gabe" hartzen direla iritzi dute, ondorioz, "hartzen diren tokietan" egotea defendatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!