Euskarazko haur eskolen kontra Afapnak jasotako 2.307 sinadurek ez dute NAN zenbakirik

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 26a

> Hizkuntza eredua aukeratzerako orduan, familien askatasunaren alde sinadura bilketa egin zuen Change.org-en.
>Sinatzaileen %11,8 baino ez dira nafarrak; %86k espainartzat dute beren burua; kuriositate gisa: Ubriqueko (Cadiz) sei sinadura daude.

Hizkuntza eredua aukeratzerako orduan, familien askatasunaren alde zen Change.org sareko plataforman Afapnak abiatutako sinadura bilketaren leloa. Donibaneko eta Arrosadiako bi haur eskoletan euskara txertatzea gaitzesteko ekin zioten sinadura bilketari.

Otsailaren 17an aurkeztu zizkioten 2.307 sinadurak Iruñeko udalari, NAN zenbakirik gabe, ez eta egiazkotasuna froga zezakeen daturik gabe.

Jatorriari dagokionez, bildutako sinaduren %6,7 baino ez dira Iruñekoak eta %5,1 Nafarroako gainontzeko herritakoak. Orotara, %11,8 dira nafarrak. Gainontzekoan, %86,73 Espainiakoak dira; zehazki nongoak diren ez dute aipatu.

Zenbait berezitasun ere badaude: esaterako, Cadizko Ubrique herriko sei sinadura daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!