Legrand fabrika itxiko dute eta airean dago 33 langileen etorkizuna

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 23a, 09:08

Lantegia "hiltzen" utzi dutela salatu du enpresa batzordeak eta 33 lanpostuak "arriskuan" daudela esan du. Zuzendaritzaren arabera, Madrilgo fabriketara lekualdatuko dituzte langile guztiak.

"Iruñeko ekoizpen gehiena edo guztia subkontratatzea da enpresaren asmoa", salatu dute batzordetik. 2000. urtean multinazional frantziar batek erosi zuen Landabengo enpresa, eta, ELAko bi ordezkarik eta LABeko ordezkari batek osatutako batzordearen ustetan, Legrand (Tegui zaharra) markaz "aprobetxatu" baino ez da egin.

Zuzendaritzari plan bat aurkeztu diote enpresari batzordetik, instalazio "bideragarria baita egun dagoen bezala".

Enpresak esan du ekoizpena kontzentratu nahi duela eta 21.000 euro eskaini dituela Madrilera joan nahi duen horrentzat.

Mobilizazioak iragarri dituztela langileek eta Manu Ayerdi Garapen Ekonomikoko zuzendari ordearekin bilera eginen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!