70 herritara zabaldu nahi dute aurten olioa, iaz, 50 bat herritan, 9.100 bidoi banatu zituzten, alegia, 45.500 litro olio. Kanpainaren helburua hirukoitza da: kalitatezko produktua banatzea, tokiko produktua sustatzea eta euskara bultzatzea.
Lau ekoizlek hartu dute parte kanpainan: Ablitasko kooperatiba, San Isidro del Pinarreko Bardeak Arrotzeko Ekolok eta Cascanteko La Casa del Aceitek.
Nola eskatu olioa?
Eskaerak kanpaina garatuko den herri eta hirietan egin ahal izango dira, kalean, ikastetxe, euskaltegi, lantoki eta abarretan banatuko diren esku orriak betez ala Errigoraren webgunean. Olioa jasotzeko eguna eta lekua eskaera egiterakoan zehaztuko da eta ordainketa ere orduantxe egin beharko da.