Zaragoza eta Iruñea norabideetan errepidea izatea da Ikearen baldintza

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 22a, 08:59

Superser zaharrean ireki nahi du enpresa suediarrak denda, baina baldintza bat jarri du mahai gainean: Nafarroako iparralderantz eta hegoalderantz doan errepiderako sarrera izatea.

Kordobilla inguruan saltokia zabaltzea proposatu zion multinazionalak exekutiboari, eta Garapen sailak begi onez ikusi du proiektua.

Galarko zendearen lurretan eraikiko lukete fabrika, Superser botata (21.540 metro koadro).

Ikea, kritika iturri

Nazioartean, foku pean jarri dute hainbat talde ekologistek eta langileen eskubideen aldeko erakundek Ikea. Esaterako, leporatu diote 80ko hamarkadan Kuba eta Alemaniako presoak erabiltzea. Ildo berean, prekarietatea oinarri duen enpresa dela salatu izan dute askok, tartean, Euskal Herriko egoera azaldu zuen Axier Lopez Argiako erreportaje honetan.

Gainera, herri mugimenduetako kideek denda txikien salmentetan izanen lukeen eragina aipatu dute Baionan. Bertan saltokia ireki zenean, adibidez, Bizi! mugimenduko kideek hileta bat irudikatu zuten, sinbolikoki denda txikien amaiera irudikatu nahian. "Ikearen etorrerak Baionako saltokiei kolpe hilgarria emanen die", esan zuten. Nora Arbelbide Berriako kazetariak eman zuen irekieraren berri, ikuspegi kritikoz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!