Iruñeko udal ordezkarien solasaldian, gaur ere, euskarazko haur eskolak mintzagai nagusi izan ditugu. EH Bilduko Patri Perales alkateordea, Geroa Baiko Antso Fernandez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako Edurne Egino gure artean. Asteburuari begira ere jarri gara. Zine estreinaldien berri eman digu Aitor Abaroa kritikoak. Osasuna eta Zaragozaren arteko partiduaren kronika ere jaso dugu Eñaut Agirrebengoa eta Iñaki Berastegi kazetarien eskutik. Bihar, Oberena Dantza taldearen 75. urteurrenaren harira, Baluarten taularatuko duten ikuskizunaren inguruko xehetasunak eman dizkigu Iker Tubia dantzariak. Iturri zaharretik, indar berriz, horixe ikuskizunari jarri dioten izena.