SEPAP programa ezagutzea izan da bisitaren xedea, EH Bilduko Asun Fernandez de Garaialdek azaldu duenez. Egitasmo horren bidez, bizitza independentea eta autonomia garatzeko tresnak eskaintzen dizkiete down sindromea dutenei. Era berean, hezkuntzan jartzen dute fokua, bai eta dependentzia egoeren murrizketan ere.
160 erabiltzaile dauzka elkarteak eta hamahiru profesionalek egiten dute lan bertan. Araceli Etxaide eta Edurne Pascal elkarteko kideek SEPAP izenekoa "aitzindaria" dela esan dute.
Parlamentariei dei egin diete, halaber, elkarteko kideek: "babesa" nahi dute euren jarduna "egonkortzeko"; aurrekontuei lotutako "ohiko ziurgabetasuna" gaindituko duten neurriak.