Kazetarien solasaldian, Berria egunkariko Joxerra Senar eta Garako Martxelo Diaz izan dira Nafarroako aktualitate politikoaz solasean. Zer gertatzen zaie zenbait ezkertiarri euskararekin Nafarroan? Galdera horri erantzuten saiatu da Gorka Bereziartua kazetaria. Tronpeta motza, luzea, piccolo, pocket eta haien doinuak. Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurrarekin tronpeta mota ezberdinez mintzatu gara. Aingeru Epalza eta Jasone Osoro idazleen iritziak ere jaso ditugu.