Tortura gaitzetsi du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 16a

Argazkia: Iker Moreno Ekineko kide izatea atxilotutako gaztearen tortura testigantza biltzen duen pankarta.

Lehendakaritza Batzordeak adierazpen bat onartu du, tratu txarrak eta tortura jasan dituztenei elkartasuna adieraziz eta Espainiari legedia betetzeko eskatuz.

Europako Giza Eskubideen Hitzarmenean eta Torturaren Kontrako Hitzarmenean jasoko printzipioak "betetzeko" eta tortura ikertzeko agintzen duen Europako Giza Eskubideen Auzitegiko doktrina "segitzeko" eskatu du Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordeak.

Gainera, inkomunikazio eta "babesgabetasun egoera" ahalbidetzen duen legedia bertan behera utz dezan galdegin dio Espainiari.

Biktimak ere ardatz izan dira. "Elkartasuna" azaldu diete. Bi zuzenketa aurkeztu dituzte, ildo horretatik; hala, "terrorismoaren ondorioz tortura jasan dutenei" ere babesa eman diete, eta "ekintza terroristak" kondenatu dituzte, "ETAren berehalako desegitea" exijitzearekin batera.

Adierazpenaren bosgarren puntua, argia: "Tortura irmoki kondenatzea eta Espainiako Gobernuari legea bete dezan eta gisa horretako egoerarik ez  baimentzeko exijitzea".

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!