Ainhoa Aznarez parlamentuko presidenteak aurkeztu du adierazpenetako bat, "edozein eratako eraso sexista" kondenatzekoa -Altsasuko gertaera du muinean-. Festak eraso sexistak estaltzeko aitzakiatzat erabiltzea ezbaian jarri du, izan ere, arazoa "ez da giroa edo droga legalen zein ilegalen kontsumoa, baizik eta emakumeen eta gizonen arteko botere erlazioa eta ezberdintasuna".
Eraso sexistekin bukatzeko bidea, bakarra: "gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea". Adierazpenean, prebentzio lanari garrantzia eman behar zaiola esan dute, halaber.
Lanean ari zela erasotua
EiTBko kamerari batek eraso sexista bat pairatu zuen, otsailaren 6an, grabatzen ari zela. Parlamentuko eledunen batzarrak "babes eta elkartasun osoa" adierazi dio langileari, emakumeen "lan egiteko, gozatzeko eta edozein ekintza berdintasun egoeran egiteko" eskubidea defendatzearekin bat.
Era berean, Nafarroako Gobernua "erraminta guztiekin" lan egiten ari da indarkeria matxistaren aurka, "batez ere prebentzioari eta sensibilizazioari" dagokionez.