Landabengo lantokian automobil-modelo berria egiteko aukera proposatu du Volkswagengo zuzendaritzak

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 16a

Multinazionalari hiru asteko epean proposamena aurkeztu beharko dio Iruñeko lantokiak. Gaur bilduko dira Landabengo enpresa komitea eta zuzendaritza.

Volkswagengo zuzendaritzak proposamena jarri die mahai gainean Landabengo lantokiko arduradunei: Nafarroako Polo autoaren bigarren modelo bat egiteko aukera. Iruñeko lantegiaren etorkizuna 15 urterako ziurtatuko luke aukera berri horrek UGT sindikatuak adierazi duenez.

Merkatuaren egoera hobera doan heinean Landabengo lantokiaren esku automobil-modelo berria utziko lieke zuzendaritzak. Enpresa komiteak gaur bertan du bilera zuzendaritzarekin, izan ere, hiru asteren bueltan proposamena aurkeztu beharko diote Landabengo lantokiko arduradunek automobil-modelo berri hori egiteko aukerekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!