Osasunak bi eta huts galdu zuen Leganesen aurka igandean. Partiduaren analisia egin digute Iñaki Berastegi eta Eñaut Agirrebengoa kirol kazetariek. Iker Tubia tuiterlariak astea zazpi txiotan laburbildu digu. Aitor Zanduetarekin zientziaz eta teknologiaz mintzatu gara. Uxua Domblas arkitektoak Lizarrako larru egileez egiten ari den ikerketaren berri eman digu. Hasier Larretxea poetaren eskutik jaso dugu gaurko mikroipuina. Santi Leonek aktualitatearen errepasoa egin du asteleheneroko dekalogoan.