Suhiltzaileen lan eskaintza publikoko proban 578 kide 30 posturen bila

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 15a, 08:45
Suhiltzaileek zenbait protesta egin dituzte lan talde handiagoa behar zela aldarrikatuz. Arg: lab-larrialdiak.blogspot.com

849 lagunek eman zuten izena azterketetan parte hartzeko eta larunbateko lehen proban 578 izan ziren bertaratutakoak.

Asteazkenean jakinen dute suhiltzaile postu baterako azterketa egin duten 578 kidek zer nolako emaitzak izan dituzten lehen probetan. 30 plaza daude jokoan. 150 test moduko galderak izan dituzte erantzuteko: legeari buruzkoak, Nafarroako erakundeei eta historiari buruzkoak eta salbamendu, suteak itzaltzeko teknikei buruzkoak, geografiaren ingurukoak eta ezagutza teknikoei buruzko galderak izan dira. Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin dituzte azterketa teoriko horiek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!