Foru exekutiboak 2,5 milioi bat euro ordainduko dizkio Mediterranea de Catering enpresari, sukaldeak berrerosteko. Nolanahi ere, distribuzioak esku pribatuetan segituko du. Inbertsio horren bidez 30 lanpostu sortuko ditu. Arazo juridikoak direla kausa, despribatizazioa ez dute eginen indarrean den kontratua amaitu arte. Pribatizazioak “janarian kalitate jaitsiera nabarmena” eragin zuela nabarmendu du Osasun Departamentuak.
Nafarroako Gobernua zerbitzu publikoak despribatizatzearen aldeko apustua egiten ari da. Departamentu guztietan egiten ari dira urratsak norabide horretan, bereziki Osasun eta Zerbitzu Sozialen departamentuetan.
Duela aste gutxi, gaixo batek arrok topatu zituen Mediterranea de Cateringek zerbitzaturiko janarian, eta irudia sare sozialetan partekatu zituen.