Metropoli Forala 2016-02-09

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 9a, 13:07

Nafarroako Gobernuko Azpiegituren Bulegoko arduradun Martin Ibarra Nafarroako Plangintza Energetikoaz aritu zaigu. Gaur ere, Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoaz eta zerrenda bakarraz hitz egin dugu Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiarekin eta Aitor Jauregi, CCOO sindikatuko kidearekin. Nolakoa da hamar urte barru nahi dugun Nafarroa? REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareko ordezkari eta Landare Elkarteko kudeatzaile David Garnatxorekin solastu gara gaiaz. Rosa Diezek UPyD alderdia utzi du. Gorka Bereziartua kazetariaren eskutik omenaldia egin diogu bihotzez eta atseginez politikari bizkaitarrari. Saioari errematea emateko, Angela Davis ekintzaileari buruzko gogoeta egin du Iñigo Astiz kazetariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!