Lantzeko inauterietan kamerari batek eraso sexista pairatu duela salatu du EiTBk prentsa ohar baten bidez.
EFE albiste agentziaren arabera, gertatu dena izan da kameraria kale erdian estropuz egin duela, eta Ziripotek modu zakarrean kendu duela bere bidetik. Bertsio horrek erasoaren larritasunaren inguruko zalantzak eragin ditu sare sozialetan.
Haatik, erasoa pairatu duen emakumearekin batera lanean ari zen beste kazetari batek Twitterren salatu duenez, bidetik bultzaka baztertzeaz gain beste hainbat gehiegikeria egin dizkiote: "Eskua sartu, ukitu, hankartean makila jarri".
@MartxeloDiaz Detalles: manoseos, sobar, meter un palo por la entrepierna. Exceso de violencia. Es carnaval pero no todo vale.
— Xabi Navaz (@XabiNavaz) febrero 8, 2016
EiTBk "babes osoa" langileari
EiTBk prentsa ohar baten bidez "babes osoa" eskaini dio eraso sexista pairatu duen langileari eta "jokabide sexista guztiak" gaitzesten dituela azpimarratu du ohar batean. Modu berean gaineratu du EiTBk beste behin publikoki gaitzetsi nahi dituela festa giroko jokabide sexista guztiak, larrienetik txikienera “jaia eta festa ez dira inolako aitzakia gizakiaren duintasunaren kontrako jokabideak onartzeko", nabarmenduz.