«Jaialdi inkonformista da, ez dena existitzen denarekin konformatzen, eta beti harago joan nahi duena, limoia ahalik eta gehien zukutuz". Metaforaren bitartez definitu du Fernando Perez Nafarroako Gobernuko Kultur Zuzendari nagusiak.
Adierazi duenez, zinema dokumentalaren hitzorduak une gorabeheratsuak bizi izan baditu ere, orain garaia onean dago, "urrezko ezteiak" dira oraingoak.
Helburua, argia: "Aukeratutako zinegileek orain arteko bideetatik kanpo dauden pelikulak aurkeztea, erabateko konpromiso etikoarekin, betiere". Jaialdiaren beraren aurkezpen gutuneko definizioa da.
Sail ofiziala, beteta
Sail ofizialean hamazazpi lan daude: bederatzi film luze eta zortzi labur. Gaur astelehenarekin hiru film ikusi ahalko dira.
Oleg y las raras artes
Andrés Duque katua Iván Zuluetarengana hurbildu zen pauso isil berdinekin hurbiltzen da Oleg Karavaichuk-engana. Orain erretratatzen dena Oleg K. da, 89 urte izanik, oraindik, kultura errusiarrarentzako eta, are gehiago, nazioartekoarentzako, figura enigmatiko izaten jarraitzen duen musikaria. Nor da Gogol-en ipuin batetik ateratakoa dirudien gizon hau? Iragan haren espirituari bizirik eusteko zeregina esleitu zaion Nikolas II. Tzarraren zerbitzaria ote da akaso? Oleg Ermitage-n gordetako piano inperial handia museoa ixten den egunetan jotzeko pribilegio historikoa duen bakarra da. Baina badu egungoagoa den pribilegio bat ere: bere artearekin bere herrialdearen nortasuna egunero desafiatzeko pribilegioa, uneoro eraldatuz eta berrasmatuz.
Bi emanaldi izanen dira: gaur, astelehena, 10:00etan; bihar, asteartean, 17:00etan.
Cantonese Rice, de Mia Ma
Atzerrian dagoen familia txinatar baten etxean eta intimitatean –erreserbatuena eta hermetikoena izan ohi den immigrazioetako bat– sartzeko pribilegioa. Adopzio-herrialdeko gazta, ez, ordea, hizkuntza, oso gustuko duen amona kantondarra sarritan herrialde berria gogoko ez duen aita batekin. Egokitzapena, kasu honetan, Frantziara egokitzea, txinatarrez hitz egiten ez duen protagonista baten begi luzangatatik ikusita. Guztia saiakera moduan, umorearekin eta paradoxa handiarekin, alegia, jatorriko herrialdea nola bilatu immigrazioko kideen bitartez.