Europar Batasuneko Mugaz Haragoko Kooperazio Programari (POCTEFA) esker, batera ariko dira Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Gobernua, Nafarroakoa eta Aquitaniako eskualdea (Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa barnebiltzen dituena).
Hala, 598.488 euroko saila izanen du egitasmoak, eta horietatik 389.017 Europak jarriko ditu.
Programa bera ezar dezakete Europako beste lurralde batzuetan, Europako aniztasun linguistikoaren sarearen ekimen bat baita -Nafarroa sarearen parte da-.