Zika birusak ez du Nafarroa astinduko

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 3a

"Lasaitasun mezua" zabaldu nahi du Osasun sailak, haren hitzetan Nafarroa prest dago-eta artatu beharreko kasuren bat sortuz gero.

Munduko Osasun Erakundeak "larrialdi egoeran" gaudela esan badu ere, Nafarroako Osasun Sailak urak baretu nahi izan ditu gaur goizean egindako prentsa agerraldian.

Nafarroan ez dago gaixotasuna kontagiatu dezakeen eltxoa, eta, beraz, bertan sortutako kasurik egon ahal izatea ukatu dute. Kanpotik eri dagoen inor helduz gero, artatzeko "beharrezko guztia" dutela adierazi dute, "2015ean gertatu bezala".

Aurelio Barricartek esan du gaixotasuna hartzeko "aukera gutxi" daudela Espainiako estatuan bertan, bai, ordea, kanpoan egonez gero.

Era berean, helduengan eragin gutxi izan ohi duela ekarri dute gogora.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!