Orain gutxi ekin dio Nafarroako Gobernuak bideari. Sei hilabete baino ez, baina nahikoa izan da, dena dela. Hilez hil, gaizki kudeatutako operazio ekonomiko batekin egin du topo; esaterako, Iberdrolarekin sinatutako hitzarmenaren porrota edota Arena Pabiloiaren kontrol eza.
Hala, 365 milioi eurokoa da UPNk sortutako galera. Baina ez hori bakarrik: interesak direla-eta 104,4 milioi gehitu behar zaizkio. Urtero. 1.004 milioi eurokoak dira orotara Nafarroako Gobernuak adostu berri dituen aurrekontuak. Errazak dira kalkuluak: horietatik %9 UPNren kudeaketa defizitarioa kitatzeko bideratuko dira.