Bihartik aurrera abian izanen dira Nafarroako aurrekontuak

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 1a, 08:00
Laura Perez, Uxue Barkos, Adolfo Araiz eta Jose Miguel Nuin Nafarroako Parlamentuan.

Hiru urtez luzatuak izan ostean "trantsiziorako" aurrekontuak onartu dituzte Parlamentuan. 4.005 milioi euroko aurrekontuak dira eta gastu soziala indartzera bideratuak daude.

2016rako aurrekontua arautzen duen Foru Legea sinatu berri du Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek. Gaur bertan azalduko dira aurrekontu horien inguruko xehetasunak Buletin Ofizialean eta bihar abian izanen dira.

4.005 milioi euro izanen dituzte erabilgarri. Geroa Baik, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren babesarekin aurrera atera zen proposamena. Aurka izan ziren UPN, PSN eta PPN.

Politika sozialak, Hezkuntza eta Osasungintza indartzeko prestatutako aurrekontuak direla nabarmendu dute Gobernua babesten duten lau alderdiek. Departamentu horietara bideratzen den dirua hazi egin da, %6,39.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!