Iruñeko udal ordezkarien solasaldian, hiriko alkateorde Patri Perales, Geroa Baiko zinegotzi Itziar Gomez eta Aranzadiko kide Aitor Balbas izan dira.Karmen kaleko sutearen ondorioez eta Txantreako etxegabetze saiakeraz hitz egin dugu. Asteburuari begira, zine estreinaldiez eta Osasunak Miranda de Ebron jokatuko duen partiduaz mintzatu gara.Toño Muro, Balerdi Balerdi taldeko gitarra-jotzailearen eskutik, Manel talde kataluniarraren indi-folk erritmoekin eman diogu errematea saioari.