Aranzadiri "arrazismo ideologikoa" leporatu dio UPNk

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 29a, 11:10

Armando Cuencaren txio baten harira hautsak harrotu ditu UPNk, esandakoan atzera egiteko exijitu dio zinegotziari; Diario de Navarrak oihartzuna eman dio erregionalisten kexari.

"Opuseko unibertsitatea segika daukat harekin 'bizikletaren kontuak' egin ditzadan... Iruditzen zait... bizarroa, egia esan". Hortxe Aranzadiko Mugikortasun zinegotziak sare sozialean publikatutakoa.

Eta bigarren tweet bat ere egin zuen: "Opusekin eta Volkswagenekin elkarlanean aritzeak zera ematen dit. Ideologia kontua. Agian radikalote hutsa izaten ari naiz, e?".

Erregionalisten irudiko Aranzadiren "fobiek" mugikortasun iraunkorraren proiektua "ezbaian" jartzen dute. Era berean, Nafarroako hiru unibertsitateekin lana "areagotzeko" eskatu diote Cuencari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!