Unai Hualde, Eusko Alderdi Jeltzalearen Napar Buru Batzarreko presidente berria elkarrizketatu dugu saioaren sarreran. Azken astean Madrilgo leize zulo mediatikoan entzundako harribitxi interesgarrienak ekarri dizkigu Ainhoa Arano kazetariak. Haur transexualen gurasoen elkarteko kideak Nafarroako parlamentuan izan dira. Plan orokor baten beharra adierazi dute. Haien eskaerak ezagutu ditugu Aingeru Mayor Chrisallys elkarteko kidearen eskutik. Iruñeko alde zaharreko Karmen kalean sutea piztu da gauean. Nahitze Iantzi bizilagunak eman digu horren berri. Gaurko mikroipuina Hasier Larretxeak idatzi du.