Metropoli Forala 2016-01-27

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 27a

Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ezkerrako Iñaki Etxeberria izan dira. Tertulia grafikoaren tartean, azken egunotako argazki zenbait aukeratu dizkigu Ion Orzaiz kazetariak. Marvin Minsky zientzialari ipar amerikarra hil zen igandean. Adimen artifizialaren sortzaileetakoa. Xabier Santamariarekin gaiaz mintzatu gara. Donostia 2016 kultura hiriburutzaz solastu gara Gorka Bereziartua kazetariarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!