Iruñeko Obario Maldikoak (Aimar Karrika, Saioa Alkaiza eta Irati Majuelo bertsolariak) eta Baztan-Malerrekokako Iluminations (Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien eta Alazne Untxalo bertsolariak) taldeek Zaldiko Maldikon kantatuko dute, gaur, ostiralarekin, 19:30ean.
Gaur ere saioa eskainiko dute, Berriozarren. Einnekin (Eneko Lazkoz, Saats Karasatorre, Oier Lakuntza, Joseba Beltza eta Unai Artieda) eta Hiru garabardo eta pintxo bat (Sarai Roble, Manex Mailharin, Mikel Lasarte eta Ainara Ieregi) aterako dira jendaurrera. Taupada gaztetxean da hitzordua, 20:00etan.
Amaitzeko, igandean beste saio bat: Larungo antenak (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Jokin Pinatxo eta Aitor Elexpuru) eta Mirristi Drimtim (Martin Aspiroz, Oscar Saez de Acedo eta Asier Saragueta) . Zaldiko Maldikon da, 18:00etan.
Informazio gehiago Bardoetako webgunean aurki daiteke.