Euskaraz bizitzeko aldaketak "norbanakoen zein hiztun komunitatearen ahalduntzearekin" iritsiko dira, EHEn irudiko.
"Azken urteetako dinamika asko, euskararekiko aldekotasuna lortzeari begira izan dira zuzenduak, batez ere. Bada garaia, jarreretan soilik zentratu baino, jokabide aldaketetan zentratzen hasteko, euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatzeko". Ziurtatu dute.
Euskaldunen "menpeko egoera" euskaraz biziz "irauli" egin daitekeela deritzote, halaber. Hala, "hizkuntza sumisioa gainditzeko" eskainiko dituzte "baliabide pertsonalak".
Gemma Sangines TELP ikastaroen sortzaileak gidatuko ditu ikastaroak.
Nola eta non eman daiteke izena?
- Altsasu: 10 euro, urtarrilak 27 epemuga. Izen ematea: Mankomunitatean, euskaral@sakana_mank.com / 948464840
- Txantrea: 10 euro + bazkaria. IE: txantrea@euskalherrianeuskaraz.org / Auzotegi Kultur etxean bertan.
- Arrasate: Doan. IE: JaiZale tabernan / 943796792
- Durango: 10 euro + bazkaria. IE: durango@euskalherrianeuskaraz.org / 655719539
- Plaza mugatuak, 25 lagun gehienez.