Gripeak jota 100.000 biztanleko 165,7 kasu antzeman dira azken astean, pasadakoan 100.000 herritarren artean 49,7 kasu berri izan ziren. 15 eta 60 urte arteko herritarren artean ari da zabaltzen gehien gripea. Epidemia mailara iritsi da Nafarroan eta datozen asteetarako ere gripeak eragina sortzen segitzea espero du Nafarroako Osasun Institutuak.