Metropoli Forala 2016-01-26

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 26a, 13:00

Txantrean egitekoa zen etxe kaleratzearen berri eman dugu saioan zehar. Tuteran jaioa. Argia ikastolako zuzendari ohia. Anika Lujan, Aldaketa taldeko nafar senataria da Madrilen. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Ezkerrak babestutako ordezkaria da. Elkarrizketa egin diogu. Tronpeta musika tresna garrantzitsua da. Hori erakustera etorri zaigu Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurra. Tronpeta eta haize instrumentuak protagonista izan dira musikaren tartean. Igor Calzada Oxford Unibertsitateko irakaslearekin Espainiako xake partida politikoa aztertu dugu. Asteburuan abiatu zen Donostia-2016 kultura hiriburutzaz mintzatu gara Gorka Bereziartua kazetariarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!