Erribera, Zangotza eta Lizarra, langabeziak gehien zigortutako zonaldeak

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 26a

Valdetxauri-Etxauri (%28,5), Queiles-Cascante (%25,7) y Alhama-Corella (%24,7) dira bortitzen kolpatutako herriak. Lurraldeen artean ezberdintasun "desoreka sakonak" dago CCOO-k kaleratutako datuen arabera.

Ez dira datu makalak. %20ko langabezia tasa dauka Erriberak; %18,8ko Zangotzak; eta %18,3koa Lizarrak. Gainontzeko zonaldeekin alderatuta, ezinbestean pizten dute arreta zenbakiek: Erdialdean %12koa da langabezia kopurua eta Baztan-Bidasoan %8,8koa.

Aktibitatea hauspotuko duen industria politika eta enpleo politikak garatzea. Horiek CCOO sindikatuak mahai gainean utzitako bi proposamenak.

2008 da mugarria. Orduko egoerarekin konparazioa eginda, hobera egin du errealitateak; nolanahi ere, prekarietateak gora egin du. %40,6koa da 2015ean eta %32,8koa zen 2008an.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!