Ana Beltran (PPN): "Nafarroako Gobernuko kideak baldarrak zarete"

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 22a, 08:54

Ana Beltran PPNko eleduna Nafarroako Parlamentuan. Arg:parlamentonavarra.com

PPNko eledunak Vianako Printzea sarira Errege-Erreginak ez gonbidatzeagatik deitu ditu Gobernuko kideak "baldarrak".

"Vianako Printzea saria jasotzen duenari omenaldia eta goraipamena egitea da gakoa, garrantzia ematea saria jasoko duen horri", hala azaldu du Uxue Barkos lehendakariak. Errege-Erreginak datozen urteetan sariketa horretara ez gonbidatzeko hartutako erabakiaz galdetu zion PPNko eledun Ana Beltranek. Erantzunak ez zuen asebete alderdi popularreko kidea eta "baldarrak" izatea leporatu zien Gobernuko kideei: "gai honekin baldarki ari zarete jokatzen".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!