4.500 milioi euroko aurrekontua adostu dute Gobernua babesten duten lau alderdiek

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 22a, 08:26
Mikel Haranburuk Parlamentuko presidenteari igorri zion aurrekontu proposamena. Arg:parlamentonavarra.com

Zuzenketak eginda Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurrekontuak adostu dituzte.

Heldu den urtarrilaren 28an eztabaidatuko dute aurrekontu proposamen hori Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran. Guztira 95 zuzenketa onartu dituzte eta 4.533.010 euroko gastu finantziarioa izanen duen aurrekontuak onartuko dituzte aldaketarik ezean. Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak bat egin dute proposamen horrekin.

485 zuzenketa eztabaidatu dituzte denera parlamentuan: 120 UPNk aurkeztuak zituen, 100 PSNk, 87 PPNk, 83 aurkeztu zituzten Gobernua babesten duten lau alderdien artean eta lau alderdi horiek 95 zuzenketa in voce egin zituzten gainera. Azken horiek dira onartu dituztenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!