LABen arabera Nafarroan ez da LOMCEk ezarritako kanpo probarik eginen

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 21a

Txantreako Bernart Etxepare ikastetxeko L.H.ko seigarren mailako neska-mutil talde bat

Hezkuntzako Zuzendari Orokorra Estebe Petrizanek ziurtatu dio sindikatu honi beste erkidego batzuekin hitzarmen bat egin dutela LOMCEk ezartzen dituen Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailako probak ez egiteko.

LAB sindikatuak jakitera eman duenez aste honetan zehar Nafarroako 14 ikastetxetan 1. mailako DBHko ikasleek proba pilotoak pasatuko dituztela jakin dute. Honen aurrean hau da sindikatuko iturriek adierazi dutena: “Ikastetxe hauetako langile eta gurasoek kezka hori adierazi digute. Proba horien edukia eta zergatiaz hainbat informazio jaso dugu, informazio kontrajarria zenbaitetan, baina galdezka eta galdezka jarraitu dugu; azkenean Hezkuntzako Zuzendari Orokorrak, Estebe Petrizanek ziurtatu duena hauxe izan da: 
• Nafarroako Gobernuak beste erkidego batzuekin hitzarmen bat egin duela LOMCEk ezartzen dituen Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailako probak ez pasatzeko. 
• Proba piloto hauek ebaluazio diagnostikoa prestatzeko direla. Ebaluazio hauek Nafarroakoak dira eta 6. mailan pasako dituzte aurten.”

Lbiste honen balorazio positiboa egin du LAB sindikatuak eta ontzat hartzen du Hezkuntza Zuzendari Orokorraren hitza:  “LOMCEk inposatzen dituen kanpo probak ez direla egingo albiste ona da Nafarroako Hezkuntza komunitatearentzat. Gobernu honi gonbitea luzatzen diogu lege arrotzen bidetik ateratzeko eta Hezkuntza Sistema Propioaren bidean urratsak eman ditzan. LABek Hezkuntza Zuzendari Orokorraren hitza ez du zalantzan jartzen, etorkizunean orain egiten ari diren proba hauek LOMCEk ezarritako 6. mailako probak egiteko direla agerian geratzen bada, horrek esan nahiko du trikimailutan ibili direla eta sinesgarritasun osoa galduko luke Hezkuntza Departamentu honek.”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!