Aranzadik 1938an fusilatutakoen gorpuzkiak bilatuko ditu Olaben

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 21a

Ezkabako espetxetik ihes egindako hamar eta hamabi lagun inguru bertako hobi komun batean egon daitezkeela uste dute zientzia elkarteko kideek.

Prospekzio lanei ekin zieten atzo, eta aurkitzekotan, hobitik aterako dituzte. Kanposantutik gertu egon daitezkeela uste du udalak.

Nafarroako Gobernuak memoria historikoa lantzeko abiatutako prozesuaren parte da indusketa. Exekutiboak bide horretan lan egiten duten eragileei eskua emanda lan egiteko borondatea azaldu du, "parte guztien arteko ahalik eta inplikazio eta adostasun handienarekin".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!