Iruñeko alkatea Fiturren izanen da gaur

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 21a

Joseba Asiron Iruñeko alkatea. Arg: ehbildu.eus

Nazioarteko Turismo Azokan, Madrilen izanen da Joseba Asiron hiriaren eskaintza aurkezten.

12:00etan izanen da Joseba Asiron Fiturren. Nafarroak Nazioarteko Turismo Azokako standean Iruñeak duen eskaintza aurkeztuko du Asironek. Iruñeko alkatearekin batera Hondarribiako alkatea Txomin Sagarzazu eta Baionako Turismo Bulegoko zuzendaria Henry Lauque ere izanen dira Madrilgo azokan.

Iruñeko harresiek Iruñeari ematen dioten berezitasuna izanen du ardatz Asironek. Gastronomia eta hiru hiriburuak, hau da Iruñea, Hondarribia eta Baiona batzen dituen produktu turistiko bateratuaren berri ere emanen dute Fiturren.

Alex Mujika sukaldariak ere parte hartuko du gaurko aurkezpenean. Izan ere, hiru hiri horiek batzen dituen produktuen artean bada elikagaiekin loturiko bat: Honbairuña izeneko pintxoa eginen du sukaldariak. Horrez gain, Iñaki Alforjaren Tengo algo que contarte, contigo-zurekin-avec toi bideoa aurkeztuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!