Baiona eta Hondarribiarekin batera harresien inguruko proiektua aurkeztuko du Iruñeak Fiturren

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 20a

Creacity izeneko proiektua izanen da Nazioarteko Turismo Azokan argitara emanen duena; harresiei buruzko bideo bat sortu dute eta Alex Mujika sukaldariak pintxo bat prestatuko du.

Hiru tokiak helburu turistiko bezala indartu nahi dituzte, "turismo kulturala eta berrikuntza" azpimarratuz.

Iruñeko Udalak, halaber, enologian eta gastronomian jarri nahi du indarra. Sanferminak, Donejakueko bidea eta Flamenco On Fire izan dira orain arte Iruñearen apustu handiak Fiturren; edizio honetan, gainera, Tengo algo que contarte, contigo-zurekin-avec toi ikus-entzunezkoa eta Honbairuña pintxoa mahai gaineratu ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!